Idoia Asurmendik Martxoaren 3aren omenezko kantu bat sortu du, Karmele Jaioren letrekin

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko otsailaren 11

Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko sarraskia oroitzeko sortu du Aramaioko abeslari Idoia Asurmendik 'Amets berriak' kantua, Karmele Jaio idazlearen hitzekin. Youtube plataforman dago entzungai hiru minutuko kantua, eta bertsio luzeago bat ere prestatuko dute Martxoak 3 elkarteak editatutako duen binilo berezian argitaratzeko.

Martxoaren 3ko elkarteak biniloan editatuko du Idoia Asurmendik Karmele Jaioren letrekin sortutako abestia, Lluis Llachen Campanades a morts ezagunarekin batera.

Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean, Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak memoria bizirik mantentzeko eta egun hartan hildakoak omentzeko beste ereserki musikal baten beharra ikusi du eta Amets berriak sortu du Asurmendik. Abesti horrekin, 50 izango dira egun hartako gertakariak gogoratzeko egindako abestiak, 50. urteurrenarekin bat egiteko elkarteak borobildu nahi izan duen zenbakia, hain zuzen. 

Abestiaren lehen bertsioa, hiru minutukoa, entzungai dago Youtuben eta sei minutuko bertsio luzeagoa ere prestatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak