Urtea ondo hasteko Aramaioko Lagunkoia taldeak 2026ko lehenengo ibilaldia antolatu du. Ibilbide motza edo luzea egiteko aukera egongo da. Biak Arrasaten hasita, Aretxabaletara edo Eskoriatzara joan-etorria egiteko aukera izango dute bidegorriz parte-hartzaileek. 09:30ean hartuko dute lineako busa Arrasateko San Andreseraino, eta 12:00etan izango da itzulera. Ostean, hamarretakoa egingo dute jubilatuen elkartean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.