Santa Ageda eskeko entseguak hilaren 22an eta 29an egingo dituzte

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko urtarrilaren 20a

Santa Ageda eskean aterako dira hilaren 31n, eta datozen bi eguenetan entseguak egingo dituzte musika etxean. Santa Ageda batzearen ostean, bazkaria egingo dute, baina bazkarirako zerrenda itxita dago, 60 lagunendako lekua bete delako.

Aramaioarrendako hitzordu garrantzitsuenetako bat izaten da Santa Ageda batzea, eta aurten, urtarrilaren 31n aterako dira kale eta auzoetan abestera, Papargorrik, Alaiak Kantuan, Trikitixa Elkarteak eta Aramaioko bertso eskolak antolatuta. Goizeko hamarretan elkartuko dira, plazan, eta bi taldetan banatuta egingo dute ibilbidea. Alabaina, urtarrilaren 22an eta 29an egingo dituzte kalera atera aurretiko entseguak, 19:00etan, musika etxean.

Urtero bezala, Santa Ageda eskearen ostean, bazkaria egingo dute, 14:00etan, Iturrieta sagardotegian. 60 lagunendako lekua zegoen, eta, izen-ematea hilaren 26an amaitzen bazen ere, antolatzaileek adierazi dute "sekulako martxan" bete dela bazkarirako izen ematea, eta, printzipioz, ez dute aurreikusten kopurua igotzerik: "Kontrakorik bada, jakinaraziko da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak