Ibarrako konposta-guneetako erabiltzaile berriei zuzendutako bilerak egingo ditu Aramaioko Udalak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko urtarrilaren 13a

Ibarran jarri duten konpostaguneetako bat.

Bi auzo-konpostagune berri jarri ditu Aramaioko Udalak Ibarran, eta otsailaren 1etik aurrera egongo dira martxan. Hala, erabiltzaileei zuzendutako bilerak egingo ditu gaur, eta urtarrilaren 21ean, 18:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Bi konpostagune berri horiekin, guztira, lau gune daude konposta egiteko egokituta, eta Udaletik azaldu dutenez, gaur egun, sortutako hondakinen %40 inguru da materia organikoa: "Tokian tokiko konpostajearekin, hondakin organikoa era jasangarri eta ekologiko batean murrizten dugu. Gainera, konposta lortzen dugu, lorategi edo baratzetan erabili dezakegun ongarri naturala".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak