Pasa den igandeko finalaurrekoan, Asier del Campok eta Aitor Markaidak, 22 eta 14 irabazi zieten David Uriberri eta Eñaut Motori. Ondorioz, Arabako txapeleko lehen mailako El Corte Ingles sariko bikoteen finalerako txartela eskuratu zuten. Finala zapatuan jokatuko dute Gasteizen, Ogeta pilotalekuan, 18:00etan.
Nazioarteko Gaboneko txapelketan ere aramaioarrak
Bestetik, alebin mailan, XLIII. Nazioarteko Gabonetako txapelketako finalean ere aramaioarrak izango dira protagonista. Danel Pereira eta Markel Olaziegik, Txukun Lakuako Bikandi eta Prietoren aurka jokatuko dute bihar, Adurtzan, 18:00etan.