Aramaioko Lagunkoiak hilean behin egin ohi du irteera, eta gaurkoan Urkiolan izan dira. Goizeko bederatzietan elkartu dira Aramaioko autobus geltokian herriko 12 lagun Oletatik Urkiolara joateko. Guztira zazpi kilometro inguruko ibilbidea egin dute. "Ibilaldi atsegina izan da eta elkarrekin asko disfrutatu dugu. Aramaiora itzuli garenean, jubilatuen elkartean hamarretako bikaina geneukan itxaroten, eta oso gustura egon gara".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.