Asier Agirre alkateak adierazi zuen, batik bat, udazkenean, urarekin "arazo handiak" izan dituztela herrian, eta uste du eta "zehaztasun dezente" dituzte ADIFek egindako tunel horretatik etor daitekeela kalea. Aurreratu zuen, dagoeneko ADIFeko arduradunekin bildu direla udal ordezkariak eta ur-zerbitzuetako teknikariak: "Ahoz transmititu diegu zein den egoera. Egoera larria da eta inbertsio handia behar da. Aztertzekotan geratu ziren, eta plenora ekarri dugu testu bat".
Bestalde, auzoetako plan bereziei amaiera emateko, talde teknikoak bidalitako PENR1 dokumentu proposamena onartu zuten, dagokion administrazioetara bidaltzeko tramitazioak jarrai dezan, eta PENR1eko hasierako onarpenaren alegazio erantzunen dokumentua onartu zuten.