Abian da, Gorbeialdeko Kuadrillaren eskutik, Kulturgura lehiaketa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025eko abenduaren 10a

26. aldia du Gorbeialdeko Kuadrillak antolatzen duen Kulturgura lehiaketak, eta parte hartu gura dutenek abenduaren 11 dute Aramaio.eus atarian deskargatu daitekeen galdetegia udaletxean edo Kuadrillan uzteko azken eguna. Abenduaren 15a izango da zozketaren eguna.

8 urtetik gorakoek har dezakete parte, eta lau sari izango dira: kirol-materialetan gastatzeko ehun euroko bi bonu eta liburu-denda batean gastatzeko ehun euroko beste bi bonu. "Pertsona bakoitzak galdetegi bakarra entregatu ahal izango du, eta, erantzunak ondo badaude, galdetegia zozketan sartuko da", azaldu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak