Kultur eta aisialdi ekintzekin ospatuko dute Euskararen Eguna Aramaion

Idoia Aranbarri Arzuaga

Zuhaitz Gurrutxaga umoregilea.

Gaur Nortasun Agiria antzezlana eskainiko du Zuhaitz Gurrutxagak, eta domekan egingo dute Euskararen Eguneko herri-lasterketa. Korrikako materiala egongo da salgai egun horretan.

Euskararen Egunaren harira, Zuhaitz Gurrutxagaren Nortasun Agiria antzezlana izango da ikusgai gaur, 18:30ean, Aramaioko kultur etxean, eta partxis lehiaketa egingo dute zapatuan, 16:00etan, osoko bilkuren aretoan.

Domekan, Euskararen Egune- ko urteroko herri-lasterketa egingo dute, 12:00etan, Bizente Goikoetxea plazan hasita. Hiru etapatan banatu dute ibilbidea: lehena laburrena izango da, 270 metro; bigarrena, 725 metro; eta luzeenena, 1,6 kilometrokoa. Gainera, azken ibilbideari bi buelta emateko aukera egongo da, 3,2 kilometrora luzatu arte.

Halaber, Debagoieneko AEK-k Korrikako materiala saltzeko postua jarriko du, 12:00etatik 14:00etara, plazan bertan. Korrikako arropaz gain, petoak eros- teko eta Korrika Laguntzaile egiteko aukera egongo da.

Abenduaren 3an, familia osoari zuzenduta, euskarazko mahai-jolasak ezagutzeko aukera egongo da ludotekan, 16:30ean, Jolas molaz egitasmoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak