Aurtengo argazki lehiaketan 34 pertsonek hartu dute parte, eta guztira, 84 argazki aurkeztu dira. Udaletik adierazi dutenez, Aramaioko paisaiak aukeratu dituzte batez ere argazkilariek, baina loreek eta herriko jai ezberdinek ere izan dute tartea. "Beste behin ere ez da lan erraza izan, argazki kopurua eta hauen kalitatea dela eta. Eskerrik asko, benetan, parte hartu duzuen guztioi. Hemendik aurrera ere jarraitu urtaro ezberdinetan herriko txokoetan argazkiak ateratzen datorren urterako".
Sarituak
2026ko sari nagusia Julen Axpe Alonsok irabazi du Egunsentia goitik lanarekin, eta Axperen lana izango da 2026ko udal egutegiko azala. Neguko saria Jose Luis Madina Uribarrenen Anboto lanarendako izan da. Udaberrikoa Nuria Altuna Jauregiren Ardixak keixapeien argazkiarendako; udakoa, Leire Arrizabalaga Zubiaren Argien ongi etorria-rendako, eta udazkeneakoa Aitor Rementeria Totorikaren Basoa udazkenean argazkiarendako.
Egutegirako lan guztiak Gabonetan banatuko duten egutegian ikusi ahal izango dira.



