'Emakumeak mugimenduan' tailerra egingo dute domekan Aramaion

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko azaroaren 25a

Irudia: Mundo Untref

Itur Zuri Elkateak antolatu du Emakumeak mugimenduan tailerra, eta domekan, 10:00etatik 13:00era egingo dute frontoiko gimnasioan. Oihane Vicentek gidatutako saioa izango da, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, autoezaguna eta sormen espazio bat izango da, dantza eta mugimenduaren bidez. Plazak mugatuak dira, eta izena eman behar da, 620 26 08 09 telefono zenbakian. Elkartekideek lehentasuna izango dute. Prezioa: bazkideak, 10 euro; ez-bazkideak, 15 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak