Haziarabako hiru ekintza hartuko ditu Aramaioko kultur etxeak datozen egunetan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko azaroaren 22a

'Ehunak' dantza-ikuskizuna.

2 eta 6 urte bitarteko haurrek ipuin kontaketaz, dantzaz eta film laburrez gozatzeko aukera izango dute.

Haziaraba jaialdiak Aramaion egingo du geldialdia, beste urte batez, eta, guztira, hiru ekitaldi hartuko ditu, domeka honetan eta hurrengo asteburu osoan. Emanaldi guztiak kultur etxean izango dira, 17:00etan. Ez da aldez aurretik izenik eman behar, baina bete arteko edukiera du.

Azaroaren 23an, Arabazan Elkarteko Odei Arregiren Kamaleoiaren azala ipuin-kontaketaz gozatu ahal izango dute 2 eta 6 urte bitarteko haurrek. 45 minutu iraungo du ikuskizunak.

Hilaren 29an, Txintxirrin Dantza Taldeak Ehunak dantza ikuskizuna egingo du, 2 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa. Gorputzak oihalekin eta airearekin duen mugimenduaren bidez dantza egingo dute 30 minutuan. Ondoren, hurbilketa sentsorialean parte hartu ahal izango dute etxeko txikiek.

Azkenik, hilaren 30ean, Pixkanaka-pixkanaka zinemaren txanda izango da. Euskarara bikoiztutako sei film labur poetiko eta dibertigarri proiektatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak