Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketako finala jokatuko dute Etxaguenen

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko azaroaren 21a

Urria eta azaroan Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa jokatu da herri desberdinetan eta finala Etxaguengo bolatokian jokatuko da bihar.

Bihar jokatuko da 2025eko Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketako finala, Etxaguengo bolatokian, 12:00etan. 14:30ean urrezko bola jokoa emango diote Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladari, emandako laguntza eskertzeko. 14:45ean banatuko dituzte sariak eta bazkaria egingo dute. Ostean, DJ Tiger eta txapa-tiradak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak