Caja Ruralek Beñat Iñarra txirrindulari aramaioarra fitxatu du

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko azaroaren 18a

Beñat Iñarra, gaur goizean, Aramaion. (Argazkia: Mireia Bikuña).

Caja Rural Seguros RGA taldeak plantilla berritua izango du denboraldi berrian, eta horien artean izango da Beñat Iñarra txirrindulari aramaioarra. 

Atzo bertan jakinarazi zuten Caja Rural Seguros RGA taldeko txirrindularia izango dela datorren denboraldian Beñat Iñarra, eta adierazi dute junior mailan oso esperientzia onak utzi dituela Electroalavesa taldearekin "aurrerapena eta egokitzapen azkarra" erakutsiz. Gainera, azpimarratu dute Amorebietako eta Beasaingo lasterketetan, besteak beste, sailkapeneko hamar azkarrenen artean zegoela.

Aramaioarrak fitxaketaren harira aaldu du Electroalavesan "oso-oso gustura" egon dela: "Sekulako tratua eduki dugu eta oso eskertuta nago". Denboraldi honetara begira, "beharrezko" ikusten zuen bigarren pauso bat ematea, eta Caja Ruralek emandako aukera aprobetxatuko du: "Sekulako aukera da horrelako talde batean esperientzia edukitzea eta profesionaletara jauzi egiteko aukera ere ematen du. Oso eskertuta nago".

Aurreratu du, Caja Rural Seguros RGAren helburua dela batez ere, profesional berriak sortzea: "Nigan potentzial profesional izateko aukera ikusten dute. Nire lana izango da txirrindulari moduan aurrerapausoa ematea, eta taldeari nire esku dagoen guztia ematea".

Beñat Iñarra lasterketa batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak