XI. San Martin pilota txapelketako finalak jokatu dituzte Aramaion

Koldo Zubia Salas 2025eko azaroaren 16a

Alebinetatik Kadete mailara arteko zortzi kategoriatako hamasei bikote aritu ziren atzo, azaroak 15,  Aramaioko XI. San Martin torneoko finalak jokatzen. 

Aramaio, Arrasate, Aretxabaleta, Gasteizko Txukun Lakua, Zaramaga, Adurtza, Agurain, Lapuebla de Labarca, Amurrio, Laudio eta Araiako pilotariak elkartu ditu aurtengo San Martin pilota txapelketak. 

Debagoiendarrei dagokionez, alebin B kimuak kategorian, Aramaioko Amets Garciak eta Markel Olaziregik, Aner Cabello eta Sugar Uribetxebarriaren aretxabaletarren aurka jokatu zuten, eta garaipena Aretxabaletara joan zen. Alebin A kimuak kategorian, Oxel Eraña eta Oxel Pildain bikote arrasatearra nagusitu zen. Azkenik, Infantil A haurrak kategorian ere, Arrasatera joan zen garaipena, Imanol Arrietak eta Ibai Osorok osatutako bikoteak, Adurtzakoak mendean hartu baitzituzten.

"Txapelketa oso ona izan da. Giro ona eta laguntasuna nagusi izan dira", adierazi dute Aramaioko Pilota Elkartetik. Partidak "maila onekoak eta ikusteko politak" izan direla ere azpimarratu dute. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak