Ohiko osagaiekin datoz Gantzagako sanmelixenak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko azaroaren 14a

Hainbat kontzertu antolatu dituzte gaur gauerako, eta Patata Tortilla Txapelketa zapatu goizera aldatu dute.

Gaurtik domekara bitartean sanmelixenak ospatuko dituzte Gantzaga auzoan, eta adin guztiei zuzendutako egitarau zabala antolatu dute. 19:00etan kanpai errepikekin hasiko dira jaiak, eta 22:30erako, Petti, El Exterminio de la Raza del Mono eta talde sorpresa baten kontzertuak antolatu dituzte. Ostean, Gantza & Roses eta Lady Gantza DJen emanaldiak izango dira.

XVI. Patata Tortilla Txapelketa zapatuan egingo dute, baina aurten, goizera mugitu dute hitzordua, 11:30ean hasiko da. Sari-banaketa 13:00etan egingo dute, eta ostean, bingoa. Aurrez, ordea, 12:00etan, meza izango da. 17:00etan hasita, Mus Txapelketa eta umeendako tailerrak eta puzgarriak izango dira. Eguna amaitzeko, berriz, 23:00etan, su artifizialak eta Tiger Brothersen emanaldia egongo dira.

Domekan, Arrasate Musikaleko txistulari bandak kontzertua emango du, 11:15ean, eta 12:00etan jokatuko dute 43. Gantzaga Saria. 13:00etan, sari-banaketa eta bingoa izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak