Giroa enpresa izan da biomasa galdara jartzeko aukeratua

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko azaroaren 13a

Aramaioko atzoko osoko bilkurako une bat. (Argazkia: I.A.A.).

Gasteizko enpresari egingo dio esleipen proposamena udalak; lanak gabonetako oporraldian hastea da asmoa.

Hiru puntuko presazko osoko bilkura deitu zuen atzo arratsalderako Aramaioko udalbatzak. EH Bilduko bost zinegotzik hartu zuten bilkuran; EAJko ordezkaririk ez zen izan.

Batetik, biomasa galdararen proiektua zerrendako lehenari adjudikazio proposamena egitea onartu zuten. Esleipen deialdira zortzi enpresa aurkeztu direla azaldu zuten, eta, behin balorazioak eginda, puntuaziorik altuena, 100etik 100, Gasteizko Giroa SA enpresak lortu dutela adierazi zuten. Hortaz, enpresa horri egingo diote esleipen proposamena. Jakinarazi zutenez, asmoa izango litzateke Gabonetako oporraldian lanekin hastea; eskola hutsik dagoen unea aprobetxatzeko lanak ahalik eta gehien aurreratu eta ahalik eta traba gutxien egiteko. Asmoa da kultur etxeko eta eskolako ur-beroa biomasa bidezko galdara batekin sortzea; ahal izatekotan, kiroldegikoa ere bai. Gaur egun, erregai fosila erabiltzen da horretarako. Egun, bi galdara daude, eta horiek kenduta eskolan jarritako galdararekin eta lur azpitik hodiak sartuta, hiru eraikinetako berogailua eta ur beroa egurrarekin sortuko lukete.

Bestalde, Aramaioko udalbatzak 2024ko irailaren 26ko ohiko bilkuran onartu zuen Barajuen auzoko urbanizazioko proiektua, baina eguazteneko bilkuran plegu administratiboak onartu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak