Aramaioko Udalak adierazi duenez, Larrialdetako Zentroak abisu bat bidaliko du lurralde horretan kokatutako telefono mugikorretara, eta telefonoek alerta-soinu bat igorriko dute. Horrekin batera, mezu lasaigarri bat bidaliko dutela azaldu du, jakinaraziz proba bat dela, eta ez dagoela benetako arrisku-egoera bat.
Simulazio hori zuzenean iritsiko da abisu-eremuko antenetara konektatuta dauden terminal guztietara. Alerta soinua entzun ondoren, alerta mugikorretan jasotzen dutenek, honako mezu hau irakurri ahal izango dute:
112 SOS DEIAK EUSKADIK EGINDAKO ALERTA MASIBOEN AKTIBAZIO-PROBA
Larrialdi-hondamendi egoeren aurrean herritarrei telefono mugikorretara bidaliko zaien alerta-sistemaren proba-mezu bat da. Eskerrik asko.
Mezua irakurri ondoren, sakatu Onartu pantailatik ezabatzeko.
Hirugarren ariketa
Urte batzuk daramatzate Es-Alert sistemaren simulazioak egiten. 2022ko azaroan Bilboko auzo batzuetan egin zuten, eta urriaren 2an, Balmasedan egin zuten proba. Biharko egunez egin dutena hirugarren ariketa izango da.