Atzo jokatu zuten Gasteizen Arabako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko bertso-saioa, eta horrenbestez, zehaztuta geratu da 2026ko urtarrilean hasiko den Arabako Bertsolari Txapelketan jokatuko duten 18 bertsolariak zeintzuk izango diren. 2024ko bost finalista eta jokatu berri den sailkapen saio bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatu dira, eta sailkapenaren hurrenkeran lehenengo zortzi bertsolariak ere egongo dira.
Zerrendan zazpi bertsolari aramaioar daude: Paula Amilburu eta Peru Abarrategi (2024ko finalistak), Xabi Igoa eta Aitor Ugarte (sailkapen faseko 1. eta 2. saioetako irabazleak), eta Sabin Abarrategi, Martin Abarrategi eta Danel Herrarte.
Aramaioarrekin batera honako bertsolari arabarrak izango dira Arabako Bertsolari Txapelketan: Aroa Arrizubieta (2024ko txapelduna), Asier Otamendi eta Iñaki Viñaspre (2024ko finalistak), Unai Anda, Eli Zaldua, Ekaitz Samaniego, Maddi Agirre, Manu Bendala, Rikardo Gonzalez de Durana, Hegoi Amabizka eta Felipe Zelaieta.