Heriotza haurrekin lantzeko tailerra egingo dute Aramaion

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2025eko urriaren 23a

Datorren eguenean, urriaren 30ean haur eta familia kideek elkarrekin heriotzaren gaia lantzeko tailerra eskainiko da Naroa Martinezen eskutik Aramaixo Herri Eskolan. 

Aurten ere, Gaba Beltza ospatuko dute Aramaion, eta hilaren 30ean, 17:00etan, Aramaixo Herri Eskolako liburutegian bilduko dira haurrak eta haien familia kideak, Naroa Martinezek gidatuko duen saioan. Antolatzaileek azaldu dutenez, heriotzaz hitz egitea ez da lan erraza, baina zaila bezain beharrezkoa denez, ahalik eta "modu goxo eta egokituenean" landuko dute bizitzaren amaiera tailer partekatuan, familia eta haurrek elkarrekin. 

Txirritola Euskara Elkarteak, Ikasleen Guraso Elkarteak, Aramaixo Herri Eskolak eta Aramaixo Bizik elkarlanean antolatutako tailerra da. Doakoa izan arren, parte hartzeko aurrez izena ematea gomendatu dute, txirritola@gmail.com helbidera idatzita edo telefonoz 633 49 93 19. Euskaraz ulertu ez arren, saiora gerturatzeko gonbita egin dute antolatzaileek, edukia itzuli eta parte-hartzen lagunduko dutela adieraziz. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak