2025/10/25 10:30

Bestelakoak

Ekofeministak biran Aramaion

Ekofeministak biran Aramaion
Aramaio

Bira Ekofeministak Aramaion egingo du geldialdia. Herriko biribilgunean harrera egingo diete, eta ondoren, Sastiñan bilduko dira Aramaioko Talde Feministak azken urteetan ekofeminismotik landu dituen gaiak aurkezteko eta Aramailur Kontsumo Elkarteak kudeatzen duen ekonomatoaren berri emateko. Azalpenak, bideoak eta kantua tartekatuko dituzte aurkezpenean zehar. Ondoren, elkarrizketarako tartea zabalduko dute eta eguerdian Bira Ekonofeministak bere bidea jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak