Argazki lehiaketa jarri du martxan Aramaioko Udalak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko urr. 16a, 12:03

Aramaioko Udalak 2025eko argazki lehiaketa antolatu du, eta han aukeratutako argazkiekin Udaleko egutegia ilustratuko dute. Argazkiak urriaren 26rako aurkeztu beharko dira.

Udalak 2025eko argazki lehiaketa jarri du martxan, eta aukeratutako argazkiak Udalaren egutegia ilustratzeko erabiliko dira. Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere, eta Aramaion egindako argazkiak izan beharko dute; lehenago argitaratu edo saritu gabeak. Bete behar diren beste baldintzak dira horizontalak, 1 MG baino handiagoak eta .jpg formatua izatea. Izena, tokiaren izena eta data ere adierazi behar dira. Berrukitzea onartuko da, jatorrizko konposizioa aldatu gabe. Pertsonen lehen planoak badaude, haien baimena beharko da.

Hilaren 26rako aurkeztu behar dira argazkiak udaletxean edo liburutegian pendrivean edo emailez bidalita aramaiokultura@gmail.com helbidera, partaidearen izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoarekin batera.

Irabazle nagusiak 200 euro irabaziko ditu, eta, neguko, udaberriko, udako eta udazkeneko argazki onenek ehuna euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak