Urriaren 25ean ospatuko da Aramaioko Jubilatuen Eguna, eta urtero bezala, bazkaria egingo dute 14:30ean. Txartelak 10 eurotan daude salgai udaletxean –auzo-alkateen bidez ere erosi ahal dira–, eta urriaren 17a da txartela erosteko azken eguna. Bazkarira joateko baldintza 65 urtetik gora izatea da. Antolatzaileek adierazi dutenez, txartelek zenbakia dute eta bazkariaren amaieran, opari-sorta bat zozkatuko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.