Eman daiteke izena pilates eta mantentze-gimnasia ikastaroetan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko urriaren 13a

Aramaioko Udalak goizetan izango diren kirol-ikastaroen eskaintza kaleratu du. Urriaren 17ra arte eman daiteke izena udaletxean.

Pilates eta mantentze-gimnasia egin ahal izango dituzte herritarrek goizetan, Aramaioko Udalaren kirol-eskaintzaren baitan. Pilates astelehenean eta eguaztenetan izango da 09:30ean hasita, eta ikasturtearen prezioa 120 euro da.

Mantentze-gimnasia, hirugarren adinekoei zuzenduta, ere egun berean izango da –astelehenetan eta eguaztenetan–, baina 10:45ean hasiko dira saioak. Doako ikastaroa izango da.

Klaseak urriaren 20an hasiko dira, baina parte hartu dutenek urriaren 17rako eman beharko dute izena eta kuota ordaindu, udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak