Domekan izango da Aramaioko kaleko margo lehiaketa

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko urr. 10a, 08:12

Eguneko lanen lehiaketaz gain, epe luzekoa antolatu dute, herritarren eta bailarakoen parte-hartzea sustatzeko.

Domekan ospatuko dute Aramaioko kaleko 34. Margo Lehiaketa. 16 urtetik gorako eta beherako kategorietan banatuta, 08:30etik 10:30era bitartean zigilatu beharko dituzte lanak, Sastiñan. Leku berean aurkeztu beharko dituzte, 13:30erako. Udalak jakinarazi du sari-banaketa 15:00etan izango dela, Sastiñan. Aramaioko irudiren bat margotu behar da, eta estiloa eta teknika librea dira.

Aurten, berritasun moduan, herriko margolarien parte-hartzea bultzatzeko asmoz, helduen lehiaketan epe luzeko lehiaketa ere antolatu dute, ekainetik urrira, eta, Udalak aurreratu duenez, herriko eta bailarako zazpi margolari aurkeztu dira. "Iaz, herriko margolari bakarra aurkeztu zen. Sariak bikoiztu egin dira, eta sari bakoitzaren kopuru ekonomikoa gutxitu. Sarien aldaketarekin profesionalen etorrera gutxitzeko beldurra dugun arren, aramaioarren edo inguruko herritarren parte hartzea handitzeko esperantza daukagu", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak