Hainbat jabekideri 14 lursail erostea onartu du Aramaioko udalbatzak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko urr. 8a, 17:38

Gaurko ezohiko bilkurako une bat. (Argazkia: I.A.A.).

Gaur arratsaldean egin dute puntu bakarreko ezohiko osoko bilkura, eta EH Bilduren bost botorekin eta EAJren abestentzioarekin onartu dute erosketa onestea eta alkatea baimentzea notaritzan jarduteko. Erosiko diren partzelek dirulaguntza jasoko dute Arabako Foru Aldunditik. Gaurko bilkura astelehenean egitekoak ziren, baina alderdi jeltzaleak bertan behera uzteko eskatu zuen deialdia ez zelako gutxienez, 48 ordu lehenago egin eta "legea bete behar zelako".

Gaur arratsaldean egin du ezohiko osoko bilkura Aramaion eta hainbat jabekideri 14 lursail erostea onartu du Aramaioko udalbatzak. Asier Agirre alkateak adierazi du bi gunetan daudela banatuta partzela guztiak, eta bat izan ezik, gainerakoak baso-lurrak direla. "Helburua da mendi publiko deklaratzea eta taldekatzea mendi horiek herrian dauden beste mendiekin. Besteak beste, bidegorria pasatzeko proiektua dagoelako eta lurrak gure eskutan geratzeko. Bestalde, balio handia dute hango zuhaitzek, eta hori babesteko erosi ditugu. Arabako Foru Aldundiaren %90 bueltako dirulaguntza daukate eta jabe partikularrek guri saldu digute".

Hala, EAJko Jonatan Morenok adierazi du ez duela ulertzen zergatik aurtengo urtarriletik sinatutako transakzioak ekarri diren 10 hilabete ezohiko bilkura batera: "Ez dugu uste oso normala denik". Gainera, azaldu du ez dutela lur-erosketa horiei bueltako informaziorik jaso: "Orain entzun dugu zuen ahoz zertan dantzan, baina horrela erabakiak hartzea ez dut uste erantzukizun aldetik oso ona denik, gure aldetik behintzat. Gure botoa abstentzioa izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak