Kanporaketak 19:30ean hasiko dira Goiko Taberna parean. Ondoren, Iturrieta Sagardotegian egingo dute afaria, 20:30ean. Horren ostean izango da finala.
Koplatan, honako zortzi bertsolariak arituko dira: Sabin Abarrategi, Ibai Amillategi, Lide Agirre, Libe Goenaga, Jon Maia, Oihana Bartra, Irati Alcantarilla eta Oier Etxeberria.
Afarian izena emateko epea zabalik dago, urriaren 10era arte. 30 eurokoa da prezioa (25 eurokoa ikasle eta langabetuentzat). Izena emateko: 684 15 71 66.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.