Ospakizunak Barajuenen, frontoiaren 50. urteurrenean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko urr. 5a, 15:45

1975eko urriaren 5ean inauguratu zuten Aramaioko Barajuen auzoko frontoia, eta, gaur, 50 urte betetzen diren honetan, urteurrena ospatu dute. Bertsoak, dantza, eta pilota partiduekin hasi dute eguna eguerdian. Ohorezko sakea egiteko punta-puntako pilotaria gonbidatu dute: Jon Ander Albisu pilotari profesionala.

Gaur bete dira 50 urte Barajuengo frontoia inauguratu zenetik, eta 11:45ean hasi da urteurren ekitaldia. Auzotar baten hitzartearekin hasi dute jaialdia, eta honela zihoen haren hitzartzeak: "Gaurkoan, Barajuen frontoiaren 50. urteurrena ospatzeko elkartu gara. Duela 50 urte ere frontoia bete-beteta zegoen. Duela 50 urte zeuden asko ez daude gurekin, baina gaur gauden asko orduan ez zeuden. Horregatik, Barajuengo frontoiak eta auzoak bizirik jarraitzen dute duela pare bat urte egin genuen muralean bezala, Izan zirelako gara eta garelako izango dira. Gaurko egun polita prestatu dugu: bertsolariak, dantzariak, pilota partiduak, bazkaria, kontzertuak eta gero-gerokoak. Eskerrik asko guztioi etortzeagatik, eta Barajuengo auzoa bizirik mantentze arren".

Herriko Danel Herrarte eta Aitor Ugarte bertsolariak aritu dira bertsotan, eta Jon Ander Albisu pilotari profesionalak ohorezko sakea egin du. Ostean, herriko pilotariek pilota-partidak jokatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak