Festak ospatu dituzte asteburuan Aramaioko Untzilla auzoan, eta adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak antolatu dituzte. Atzo arratsaldean, esaterako, etxeko txikienek Eriz magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten eta ostean, txokolate-jana egin zuten.
Mus-txapelketa ere jokatu zuten arratsaldean zehar eta txapeldunak Elena Arrizabalaga eta Ana Mari Arrizabalaga izan zen.
Gauean zehar XLI. Bolo Txapelketa ere jokatu zuten bolatokian, eta irabazlea Asier Azkarate izan zen. Haren atzetik sailkatu ziren Txoni, Oxel Astola eta Dani Aspe, hurrenez hurren. Elkarteko onena Jesus Mari Gorosabel izan zen, eta emakumezkorik onena, Aitziber Juaristi. Oxel Astolarendako izan zen Gazte Onenaren saria.