Aramaioko Lagunkoiak urriaren 8an egingo du ikasturteko lehenengo ibilaldia. Aretxabaletara egingo dute irteera eta Urkulu, Azatza eta Otalazelai zeharkatuko dituzte. 09:15ean aterako dira Aramaioko autobus geltokitik eta 12:00etan itzuliko dira. Ostean, hamaiketakoa egingo dute. Autobusa antolatu dutenez, izena eman behar da jubilatuen lokaleko tabloian edo udaletxean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.