Aramaioko Udalak entrenamendu funtzionaleko eta pilateseko kirol-zerbitzua eskainiko du. Entrenamendu funtzionala martitzenetan izango da, 17:00etan –60 euro ikasturtea–; pilatesa, berriz, astelehen eta eguenetan, 19:30ean –120 euro ikasturtea–. Irailaren 30era arte eman daiteke izena, udaletxean bertan kuota ordainduta.