Aramaioko VI. Kopla Txapelketa urriaren 17an jokatuko da, eta afalostean bertsolariek egiten duten finalaz gozatzeko, aurretik egingo den afarirako txartelak eskura daude, urriaren 10era arte. Iturrieta sagardotegian izango da afaria, 20:30ean, eta txartela eskuratu gura dutenek 684 15 71 66 telefono-zenbakira deitu behar dute. 30 euro balio du; 25 euro ikasle eta langabeendako.
Koplatan arituko dira Sabin Abarrategi, Ibai Amillategi, Lide Agirre, Libe Goenaga, Jon Maia, Oihana Bartra, Irati Alcantarilla eta Oier Etxeberria. Afalaurretik, 19:30ean, Goiko Taberna parean hasiko dira kanporaketak.