Gaurtik domekara ospatuko dituzte sanmigelak Etxaguenen

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko ira. 26a, 09:54

Bertso-afaria, txapelketak eta haurrendako puzgarriak antolatu dituzte auzoan, besteak beste.

Gaur hasi eta domekara bitartean ospatuko dituzte San Migel jaiak Etxaguen auzoan. Ikurrinaren igoerarekin eta etxafuegoekin hasiko dituzte sanmigelak, 19:00etan, eta 21:00etan bertso-afaria izango da, Ane Zuazubiskar eta Txaber Altuberekin. Afalostean, opari ezkutuaren zozketa egingo dute, eta talde-argazkia atera. Bertsolarien desafioaren arabera, bertso-kanpaiak izango dira ordu txikietan.

Bihar, eguerdian auzoan hildakoen meza egingo dute. 16:45ean, berriz, mus txapelketa izango da. 17:00etarako, haurrendako puzgarri eta jolasak antolatu dituzte. Gauean, 22:30etik aurrera, DJ Tigers Brothers-ek jarriko du musika eta bolo txapelketa irekia egingo dute.

Domeka eguerdian, San Migel meza egingo dute eguerdian, eta ostean, jubilatuendako luntxa egongo da. 13:00etan herri bolo txapelketa egingo dute eta 16:45ean, briska txapelketa. Egunean zehar haurrendako puzgarriak, txokolate-jana eta gazte bolo txapelketa egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak