Aitzol Apalantzak irabazi du Aramaioko rallysprinta

Josu Bilbao Atxutegi 2025ko ira. 14a, 10:33

Pilotuek eta motorzaleek gozatu ederra hartu dute beste behin ere Aramaioko errepideetan jokatu den 24. rallysprintean. Aitzol Apalantza errezildarra izan zen azkarrena, Gorka Idigoras eskoriatzarren aurretik.

Motorren hotsek Aramaioko errepideak hartu zituzten atzo, zapatua, Aramaioko rallysprintean. Lau txanda jokatu zituzten guztira, eta azkarrenak Errezilgo pilotu Aitzol Apalantza eta bere kopilotu Alain Agirre izan ziren Skoda Fabia autoarekin. Bigarren denborarik onena Gorka Idigoras (pilotua) eta Nerea Campos (kopilotua) debagoiendarrek lortu zuten euren Peugeot 208arekin, eta hirugarren Mikel Quintanak eta bere kopilotu Julen Arantzetak lortu zuten euren BMW M3arekin.

Aramaioko probara arte Euskal Herriko rallysprint txapelketako lider joan da Gorka Idigoras eskoriatzarra, baina atzo bigarren egin ostean, aurrea hartu dio sailkapenean Apalantzak. Hala ere, oraindik bi lasterketa gehiago gelditzen dira lehenengo postu hori berreskuratzeko.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak