Hilaren 20an egingo dute Aitor Arana 29. Mendi Martxa. Bi ibilbide egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek: luzea, 24 kilometro eta 1.300 metroko desnibelarekin; eta motza, 15 kilometro eta 800 metroko desnibelarekin. Ibilbide motzean, frontoian hasi eta Zabalaundi pasata, Orixol eta Kruzeta igoko dituzte; luzea berbera izango da, baina Orixol eta Kruzeta artean Jarindoko tontorra egingo dute helmugara iritsi aurretik. Luzea egingo dutenak 07:30ean irtengo dira, Aramaioko frontoitik; motzekoak, berriz, 08:00etan.
Parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute irailaren 17a baino lehen. Sei euroko transferentzia egin beharko dute ES29 3035 0161 28 1611005178 kontu-korronte zenbakira –kontzeptuan norberaren izen-abizenak jarrita–, eta, ostean, horretarako prestatu duten atariko izen-emate galdetegian erantsi beharko dute. Egunean bertan izena emateko aukera egongo da, 07:00etatik aurrera, baina 10 euro balioko du.