Euskara ikasteko aukera emango du, beste urte batez, Aramaioko Udalak, Debagoieneko AEKrekin elkarlanean. Ikasturte honetako asmoa da lau talde jartzea martxan. A1 mailan astean bitan eman emango dituzte eskolak, bi ordu egunean. Ordutegia taldea sortzen denean zehaztuko dute. Bestetik, Gure euskara hobetzen egitasmoa dago. Ikastaroaren helburua da euskalkia eta euskara batua lantzea, testu laburrak irakurriz eta idatziz. Astelehenetan izango dira saioak, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Mintzapraktika-B2ko taldea martitzen eta eguenetan bilduko da, 17:00etatik 19:00etara bitartean. C1 mailako ikastaroak ere emango dituzte. Bi egun astean, bi ordu egun bakoitzean. Ordutegia taldea sortzen denean zehaztuko dute.
Izena emateko, Aramaioko Udalaren atariko galdetegia aurkeztu behar da udaletxean, hilaren 26rako. Taldea eratzen bada, izena eman dutenek abisua jasoko dute eta AEKren bidez egingo da matrikula ofiziala.