Aramaioko Iturzuri Emakume Elkarteak Arabako Errioxara egingo du irteera hilaren 20an

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko ira. 11a, 17:40

Irteeran parte-hartu gura dutenek izena eman behar dute, zapaturako, Iturzuri Elkartearekin harremanetan jarrita.

Ikasturteari hasiera emateko, azken urteetan bezala, Aramaioko Iturzuri Emakume Elkarteak urteko irteera antolatu du irailaren 20rako. Aurten, Arabako Errioxa bisitatuko dute. 10:00etan abiatuko dira, autobusean, Aramaiotik, eta, 11:00 aldera iritsita, Garcia de Olano upategian bisita gidatua egiteaz gain, ardo dastaketa izango dute. 13:00etan Biasterin egingo dute geldialdia, eta 14:30ean han bazkalduko dute: Errioxako produktuekin prestatutako menu tipikoa.

Irteeran izena emateko azken eguna irailaren 13a izango da, eta parte hartu nahi dutenek 685 72 12 23 telefono-zenbakira deitu edo iturzuri@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute. Ibilaldiaren prezioa 50 euro da, bazkideendako; bazkide ez direnek, berriz, 55 euro ordaindu beharko dituzte. Iturzuri Emakume Elkarteak herriko emakumeak animatu ditu parte hartzera, eta adierazi du elkarren artean "egun ederra" pasatzeko aukera izango dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak