Film-luze bat grabatuko dute irailean bi egunetan Marixeka inguruan, The Night House izenekoa, eta hortaz, A-2620 errepidean, Albinako urtegirako bidea, trafiko zirkulazioa itxi egingo dute aldizka.
Hala, bihar, irailak 4, 18:00etatik 04:00etara egingo dute aldizkako mozketa, A-2620 errepideko 17 eta 24 kilometroen artean. Irailaren 16an, martitzena, 18 eta 20 kilometroen artean egingo dute mozketa; ordua ez dute zehaztu.