Izen-ematea zabalik, KZguneak datorren asterako antolatu dituen ikastaroetarako

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko ira. 2a, 15:25

KZguneko bulegoa Aramaion.

Bi ikastaro egongo dira datorren astean KZgunean eta horietan parte hatzeko izena eman beharko da irailaren 7a baino lehen itxasokultura@gorbeialdea.eus helbidera idatzita.

Irailerako hainbat ikastaro antolatu ditu KZgunearen zerbitzuak, eta datorren astean, eskuko telefonoari eta Interneteko erosketei lotutako bi ikastaro eskainiko dituzte. Irailaren 10ean Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak saioa emango da; bi ordukoa izango da. Irailaren 11rako eta 12rako, berriz, Erosketa eta ordainketa segurua Interneten lau orduko ikastaroa antolatu dute.

Saioak 16:00etatik 18:00etara izango dira kultur etxeko KZgunean eta parte hartzea gura duten herritarrek izena eman beharko dute itxasokultura@gorbeialdea.eus helbide elektronikora idatzita irailaren 7rako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak