Eguraldiak baldintzatutakoa izan da aurtengo San Kristobal Eguna; izan ere, goizerako antolatuta zeuden meza eta bertsolarien saioa inongo eragozpenik gabe egin ahal izan zituzten, baita bazkaria ere. Goiz partean herritar ugari elkartu ziren San Kristobal ermitaren bueltan, baina arratsaldean, euri zaparradagatik, bertan behera geratu ziren ume-jolasak eta bolo-tiraketa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.