Rock eta heavy doinuek jai giroa sortu dute Aramaion

Mirari Altube Arrese 2025eko uztailaren 4a

Belceblues, Aby Kem, LordWitch eta Nightrains taldeetako kide ohiek Cans'n'Rockers izeneko bandan egin dute bat, haien talde kuttunak omentzeko. Hala, Metallica, AC/DC, Guns N' Roses, Judas Priest eta Iron Maiden taldeen kantuekin bete zuten Aramaioko plaza atzo iluntzean, Anboto tabernak gonbidatuta. Haien bueltan elkartutako herritarrek ezin gusturago jarraitu zituzten abestiak eta jaietarako prestatu gorputzak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak