Aramaioko trafikoan eragina izango du Trilegutio kirol-probak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko uzt. 4a, 12:57

Bihar arratsaldean, Legution Trilegutio triatloi proba jokatuko da, eta bizikleta ibilbide zirkularra Otxandiotik, Oletatik eta Kruzetatik igaroko da.

Errepideak itxita egongo dira 14:30etik 17:30era bitartean. Horregatik, eskatu dute Legutiotik Aramaiora A-2620 errepidetik joateko, boluntarioen aginduak jarraituz. Aramaiotik Gasteizera joateko, Arrasaterako noranzkoan, A-2620 errepidea erabiltzeko eskatu dute. Hala, Otxandiora A-3941 errepidetik joan ahal izango da, lasterketaren aurkako zentzuan, eskuinetik, eta, azkenik, Legutiora joateko, lehendabizi Otxandiora joan eta A-623tik lasterketaren kontrako zentzuan, eskuinetik.

Antolatzaileek adierazi dute ibilbidea markatuta egongo dela, eta edozein zalantza edo arazo izanez gero 688 64 62 06 telefonora deitzeko eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak