Enrike Ullibarriarana laugarren, Euskadiko Plater-Tiraketako Kopan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko eka. 16a, 15:03

Atzo, Oñatiko Txopekua tiro eremuan FO modalitateko Euskadiko Plater-Tiraketako Kopa jokatu zuten, eta han izan ziren Aramaioko Kurtzeta Gain Elkarteko kideak. 

Oñatiko Txopekua tiro eremuan jokatutako Euskadiko Kopa Andriu Sanchak irabazi zuen 50/45 +23 platereko marka eginez. Hala, Kurtzeta Gain elkarteak Enrike Ullibarriaranaren lana txalotu du. Aramaioarrak 50tik 44 plater bota zituen, eta emaitza horrekin, seiko finalean sartu zen 25etik 18 plater apurtuz tiro batera. Emaitza horrekin Ullibarriarana laugarren sailkatu zen sailkapen nagusian, eta beteranoen kategoriko txapelduna izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak