Aramaio azpitxapeldun, Arabako Herriarteko Pilota Txapelketan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko eka. 16a, 09:39

Arabako Herriarteko Pilota Txapelketako finala jokatu zuten atzo Aramaiok eta Agurainek Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta Agurain nagusitu zen 1 eta 2 irabazita.

Aramaiok ezin izan du Arabako Herriartekoan lehen txapela lortu. Atzo Gasteizko Ogetako frontoian jokatu zituzten finaleko partidak Agurainen kontra. Kadete mailako partidarekin hasi zen finalara, lehen partidan, Ibai Osorok eta Ekain Gonzalezek 7-22 galdu zuten.

Markagailu orokorra 0 eta 1 aurka, gazte mailan, Markel Beitia eta Eñaut Moro sendo agertu ziren, eta 22-11 gailendu ziren Aguraingo bikotearen kontra.

Arabako txapela azken norgehiagokan erabaki zen, eta Aramaioko Asier del Campok eta Markel Arriolabengoak 14-22 galdu zuten. Hortaz, Agurain da Arabako Herriartekoko txapelduna.

Bigarren aldiz jokatu zuen atzo Aramaiok Arabako Herriartekoko finala. Aramaio Pilota Elkartetik adierazi dutenez, 1986an jokatu zuten finala lehenengo aldiz Labastidaren aurka, baina orduan ere azpitxapeldunak izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak