Aukeratutako liburuak partekatu dituzte Aramaioko ikasleek Berba Puxika egitasmoan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko eka. 13a, 17:56

Ikasleak, gurasoak, irakasleak eta irakasle ohiak, 60 lagunen bueltan, elkartu dira, bigarrenez egin duten Berba Puxika egitasmoan. Etxeko txikienen artean irakurzaletasuna eta elkarbizitza sustatzea helburu duen ekimena, eta janaria kontzeptua ardatz hartuta, hainbat liburu aukeratu dituzte ikasleek ikaskideekin partekatzeko.

Aramaixo Herri Eskolan Berba Puxika ekimena egin dute gaur, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek gurasoek lagunduta. Janaria gai moduan hartuta, partaide bakoitzak gura izan duen liburua aukeratu du, eta ostean, aukeratutako liburuaren pasartea, errezeta, ilustrazioa edota zati bat taldean partekatu dute.

Berba Puxika ekimenaren bigarren aldia izan da, eta irakurzaletasuna eta elkarbizitza bultzatzea du helburu dinamikak: "Asmoa da literaturaz gozatzea, balio positiboak lantzea eta ipuinen inguruan elkarrekin une gozoak bizi izatea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak