Orixol Mendizale Elkarteak asteburu pasa antolatu du ekainaren 27tik 29ra Aramaioko inguruetan, eta izen-ematea zabalik dago, ekainaren 17ra arte, galdetegia beteta.
Hilaren 27an 18:00etan irtengo dira Aramaiotik, eta Pol-Polen egingo dute lo. Hurrengo egunean, Anboto aldera egingo dute irteera, eta eguna Axpen amaituko dute –kanpoko frontoian egingo dute lo–. Azken egunean, Udalatxera igoko dira, eta Udalako Uxarte jatetxean bazkaltzeko aukera egongo da. Aramaiorako itzulera norbere kontu izango da: "Ahal izanez gero, denon artean moldatuko gara". Ez da dutxatzeko aukerarik egongo, eta lo-zakua, esterilla, arropa aproposa eta egubakoitzeko afaria eta zapatuko bazkaria eraman behar dira.
Uxarten bazkaldu eta hango igerilekuan bainatu nahi duenak 50 euro ordaindu beharko ditu; Uxarten geratu nahi ez duenak, berriz, 20 euro. Prezioan bi eguneko gosaria eta afari bat sartzen dira.