60 lagun elkartuko dira Berba Puxika egitasmoaren bueltan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko eka. 13a, 11:39

Iaz helduagoek egin zuten 'Irakurrin' saioko talde argazkia. (Argazkia: GOIENA).

Bigarrenez egingo dute eta etxeko txikienen artean irakurzaletasuna eta elkarbizitza sustatzea ditu helburu.

Aramaixo Herri Eskolan Berba Puxika ekimena egingo dute gaur, 16:30ean hasita, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek gurasoek lagunduta. Hain zuzen ere, 30 ikaslek eman dute izena, baina gurasorekin batera 60 lagun elkartuko dira.

Irakurzaletasuna eta elkarbizitza bultzatzea du helburu dinamikak: "Asmoa da literaturaz gozatzea, balio positiboak lantzea eta ipuinen inguruan elkarrekin une gozoak bizi izatea". Horregatik, ipuin bat irakurri behar izan dute, parte-hartzaile bakoitzak gura izan duena, eta aukeratutako liburuaren pasartea, errezeta, ilustrazioa edota zati bat taldean partekatu beharko dute: "Gogoeta eta interpretazio guztiak balekoak dira, eta ipuinen zentzua aberasten dute".

Eskolakoek gogorarazi dute partaideek lurrean esertzeko kuxin bana eraman beharko dutela, eta, bestalde, eskatu dute parte-hartzaile guztien iritziak errespetatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak