Opor aurreko azken ibilaldia egingo du Aramaioko Lagunkoiak bihar. Uribarri Ganboatik Landako Etxe Zurira egingo dute irteera. 09:00etan autobusa hartuko dute geltokian, eta 13:00 aldera itzuliko dira Aramaiora. Autobusa erabiliko dutenez, beharrezkoa da izena ematea jubilatuen lokaleko tabloian edo udaletxean.