Bihar Albinako bidea aldizka itxiko dute filmatze batengatik

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko eka. 9a, 14:59

Bihar, 10:00etatik 21:00etara bitartean A-2620 errepidea, Albinako urtegirako bidea, Marixeka inguruan, trafiko zirkulazioa itxi egingo dute aldizka Innato La serie A.I.E. telesaila grabatuko dutelako inguru horretan.

Beste telesail bat grabatuko dute bihar Marixeka inguruan, Innato La serie A.I.E. izenekoa, eta hortaz, A-2620 errepidea, Albinako urtegirako bidea, Marixeka inguruan, trafiko zirkulazioa itxi egingo dute aldizka, 4-5 minutuz norantza bietan, 17 eta 21 kilometroen artean zaratak ekiditeko.

Plano a Plano ekoiztetxea dago Netflixen estreinatuko duten Innato telesailaren atzean, eta ikus-entzunezkoaren zati handi bat Gasteizen grabatu dute. protagonista nagusiak dira Imanol Arias eta Elena Anaya. Sara (Anaya) psikologoa da eta aita (Arias) hiltzaile bat dela jakin eta 25 urtera heriotza berri bati egin beharko dio aurre, aitak eginiko krimen haiei lotuta baitago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak