Bost urteren ostean, Aramaioko Pilota Elkarteak taldea osatu du eta Arabako Herriartekoan hartu du parte. Laudioren kontrako partiduarekin hasi zuten Herriartekoko ligaxka, eta lehen partida hura galdu arren, hurrengoak irabazi egin dituzte.
Agurainen kontrako finalerdia 1 eta bi irabazi zuen Aramaiok egubakoitzean. Kanporaketa galtzen hasi baziren ere –kadeteek 22-3ko emaitza egin zuten– hurrengo bi partidak irabazi zituzuten: gazte mailan 19-22 eta seniorretan 18-22.
GOIENA, herriartekoa hasiberritan, Asier del Campo pilotariarekin egon zen, eta adierazi zuen "irabazteko moduko taldea" zeukatela. "Uste dut urrun helduko garela. Finalera, oxala", zioen eta azkenean lortu dute.
Arabako txapela pauso bakar batera daukate. Agurain izango dute aurkari. Atzo jokatu zuen finalerdia Argantzunen aurka, eta aguraindarrak ere 2 eta 1 nagusitu ziren. Domekan, arituko dira aurrez aurre, Gasteizko Ogeta frontoian, 10:30ean.
Autobusa eta bazkaria domekan
Aramaio Pilota Elkarteak autobusa antolatu du Ogetan jokatuko den finalera joateko, eta ostean, bazkaria egingo dute Aramaioko kanpoko frontoian. Gogorarazi dute domekan Araba Euskaraz ospatuko dutela Gasteizen, eta aparkalekuan eragin dezakeela.
Autobusaren eta bazkariaren prezioa 40 eurokoa da helduendako; adin txikikoendako, berriz, 30 euro. Gura duenak autobusa erreserbatu dezake soilik (10 euro), edo bazkaria soilik (adingabeek, 20 euro; helduek, 30 euro) Izena-emateko: 680 58 70 02 (Alfonso) - 649 65 83 99 (Unai). Izena emateko azken eguna eguazten eguardia izango da.